Politika -
Omenaldia
Buesaren eta Diezen familiek lore eskaintza egin dute haien omenez urteroko legez
Erakunde eta alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira omenaldi ekitaldian.
Agentziak | Erredakzioa
Fernando Buesa buruzagi sozialistaren eta Jorge Diez bizkartzainaren familiek lore eskaintza egin dute ostegun honetan haien omenez urteroko legez. Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek ere izan dira, duela 18 urte ETAren bonba auto batek hil zituen tokian bertan.
Fernando Buesa Blanco elkarteak antolatuta, buruzagi sozialistaren alargunak, Natividad Rodriguezek, eta ertzainaren amak, Begoña Elorzak, jarri dituzte lehendabiziko arrosa gorriak beren omenezko monolitoan. Ondoren, biktimen senideek utzi dituzte loreak.
Euskadiko erakundeetako ordezkariak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Buesa eta Diez familien ondoan gaur. Jaurlaritzatik hainbat sailburuk, Arabako ahaldun nagusiak, Gasteizko alkateak eta Espainiako gobernuaren ordezkariak hartu dute parte.
Iñigo Urkulluk Alfonso Sanchez AVTko presidentearekin hitz egiten du. Argazkia: EFE.
Indar politiko guztietako ordezkariak bildu dira Alderdi sozialistaren inguruan. EH Bilduko legebiltzarkideek ere hartu dute parte lore eskaintzan.
Halaber, biktimen elkarteetako ordezkaritza izan da ekitaldian.