Politika -

MWC Bartzelonan

Kataluniako erakunde politiko batek ere ez dio harrera egin erregeari

Colauk esan du Bartzelona hiri baketsua eta elkartasun handikoa dela, eta adierazpen askatasunarekin eta giza eskubideekin konprometituta dagoela. Erregeak erakunde arteko kolaborazioa eskatu du.

Colau eta Torrent erregearen aurrean, afarian. Argazkia: EFE
Colau eta Torrent erregearen aurrean, afarian. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateko, Kataluniako Parlamentuko eta Bartzelonako Udaleko ordezkari batek ere ez zion harrera egin atzo, igandea, erregeari, Bartzelonako Musika Jauregira heldu zenean.

Erregea ez da Katalunian egon azken sei hilabeteetan, baina atzo Musika Jauregira jo zuen GSMA munduko telefono enpresa handienen bilguneak eta Mobile World Capital Barcelona Fundazioak Mobile World Congress (MWC) kongresuko parte-hartzaileei eskainitako afariaren buru izateko.

Bai Colau eta baita Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea ere egon ziren afarian, baina ez zioten harrera egin erregeari, aurretik iragarri bezala. Generalitateko gainerako kargudunek afarian ere ez parte hartzea erabaki zuten, ERCko eta CUPeko udal ordezkarien moduan.

Musika Jauregiko atariraino heldu ziren erregearen aurkako manifestarien oihuak, lapiko protesten hotsak eta txistuak. Via Laietana kaleko kontrako espaloian bilduta zeuden manifestariak, segurtasun hesien atzean.

Erregea, afarira heldu zenean. Argazkia: EFE

Erregea, afarira heldu zenean. Argazkia: EFE

Erregea, afarira heldu zenean. Argazkia: EFE

Alkateak ez zuen Felipe VI.a agurtu, urriak 3an eman zuen mezuan, "jarrera gogorrenekin eta zapaltzaileenekin" lerrokatu baitzen.

Ada Colauk hartu zuen hitza lehenengoz afarian. Alkateak adierazi zuen Bartzelona hiri baketsua eta elkartasun handikoa dela, eta adierazpen askatasunarekin eta giza eskubideekin konprometituta dagoela.

"Bake eta elkartasuneko hiria gara, eta adierazpen askatasunarekin zein giza eskubideekin guztiz konprometituta gaude", esan zuen Colauk MWCeko afariaren 200 gonbidatuen aurrean.

Colau, afarian egindako hitzaldian. Argazkia: EFE

Colau, afarian egindako hitzaldian. Argazkia: EFE

Colau, afarian egindako hitzaldian. Argazkia: EFE

Erregea, erakundea arteko kolaborazioaren alde

Espainiako Gobernuaren, Generalitatearen eta Bartzelonako Udalaren artean kolaborazio "irmoa" mantentzea eskatu zuen erregeak, "helburu argiekin eta denon mesedetan", hiri horrek Mobile World Congressen egoitza izaten jarraitzeko.

"Gure Administrazioen, korporazioen eta konpainien konpromisoak oinarrizko helburu izan behar du bilgune honek bere ibilbidea egonkortzen jarraitzeko, eta hemendik bertatik, 5G teknologia garatuko duen Europako zentro teknologikoa izateko hautagai den Bartzelonatik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona argazkiak Eguneko albisteak