Politika -

Amnistia Internazionala

AI, 'Altsasu auzia'ri buruz: ‘Terrorismoaren definizio lausorik ez da izan behar’

“Terrorismoaren definizio zalantzagarriak neurriz kanpoko akusazioak ekarri ditu”, kritikatu du Esteban Beltran Amnistia Internazionaleko Espainiako Sekzioaren presidenteak, Nafarroako Parlamentuan.

Esteban Beltran Amnistia Internazionaleko (AI) Espainiako Sekzioaren presidentea. Argazkia: EFE
Esteban Beltran Amnistia Internazionaleko (AI) Espainiako Sekzioaren presidentea. Argazkia: EFE
Amnistia Internazionalak kezka adierazi du Altsasuko epaiketagatik

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteban Beltran Amnistia Internazionaleko (AI) Espainiako Sekzioaren presidenteak astearte honetan adierazi duenez, bi guardia zibilen eta haien bikotekideen aurka Altsasun, 2016an, egindako erasoa “delitu oso larri bat” da, baina “terrorismoaren definizio zalantzagarriak neurriz kanpoko akusazioak ekarri ditu” auzian. Beltranen hitzetan, “terrorismoaren definizio lausorik ez da izan behar”.

AIko ordezkariak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, erakundearen urteko txostena aurkezteko. 'Altsasu auzia' “delitu oso larri bat izan zen, guardia zibilek eta haien bikotekideek eraso bat jasan zuten”, ondorioz, “gertatutakoa ikertu behar da”, esan du Beltranek.

Amnistia Internazionaleko ordezkariaren ahotan, “erasoak lesioak sortu zituen, ezin da alde batera utzi”. “Guardia zibilek eta haien bikotekideek ikerketa judizial bat izateko eskubidea dute”, nabarmendu du.

Hala ere, “terrorismoaren definizio zalantzagarriak pertsona atxilotuei 50 urteko zigorra aplikatzea posible egiten du, eta ikertuek 25 urte espetxean eman ditzakete”, kritikatu du.

Defentsaren frogak

Bidezko epaiketa bat izateko eskubidea kolokan egon daiteke, prozedura judizialean “kezka” dago, erantsi duenez. Amnistia Internazionalak dokumentazio judizial guztia aztertu duela gogorarazi du Beltranek. Zentzu horretan, “auzitegiak defentsaren froga asko ez ditu onartu; kezkagarria da”, ohartarazi du AIk.

“Hori Giza Eskubideen Europako Auzitegiak argi utzi du; arduradun posibleen errugabetasuna edo erruduntasuna egiaztatzeko froga erabakigarriak daudenean, tramitera onartu behar dira”, gaineratu du Beltranek.

Epaiketan froga guztiak bermatzea espero dugu, bidezko epaiketa batean berdintasun eskubidea izateko”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Nafarroa gaur Epaiketak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua Altsasu albisteak Gazteak albisteak