Politika -

ARRASATE

Isaias Carrascoren omenaldian izan dira lehen aldiz EH Bilduko ordezkariak

Duela 10 urte hil zuen ETAk zinegotzi sozialista. Idoia Mendiak esan du demokraziak "ETAren inposaketari irabaztea" lortu zuela eta "egiak ahanzturari irabaztea" lortuko duela.

Isaias Carrascoren omenaldiaren une bat. Argazkia: EFE
Isaias Carrascoren omenaldiaren une bat. Argazkia: EFE
Isaias Carrasco zinegotzi sozialista gogoratu dute dute Arrasaten

0:47

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isaias Carrasco ETAk duela 10 urte hil zuen Arrasateko zinegotzi sozialistari egin zaion omenaldian izan dira larunbat honetan, lehen aldiz, EH Bilduko ordezkariak.

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak esan du demokraziak "ETAren inposaketari irabaztea" lortu zuela eta "egiak ahanzturari irabaztea" lortuko duela.

Gainera, "terrorismoari euren ideiei uko egin gabe aurre egiten jakin zutenei aitortza" egitea pendiente duela euskal gizarteak esan du, "jarrera horri esker eutsi baitiogu aniztasunari".

Mendiak gaur Arrasaten Carrascoren senide eta alderdikideek ospatu duten omenaldian egin ditu adierazpen horiek. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Andueza Gipuzkoako PSEeko idazkari nagusia, Patxi Lopez lehendakari ohia eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria. Lehen aldiz, gainera, bertan izan dira EH Bilduko ordezkariak ere, Maddalen Iriarte bozeramaile parlamentarioa eta Ainhoa Beola koalizioaren programa zuzendaria.

Eneko Anduezak nabarmendu du "jendarte guztiak zor handia" duela Isaias Carrascorekin eta haren senideekin, eta Arrasatek berak ere zor hori baduela gaineratu du, garai hartan "instituzionalki ez baitzen herritarren alde lan egin zuen bizilagun batekin zuzen jokatu".

Anduezaren iritziz "oso garrantzitsua" da Carracoren alargunak eta seme-alabek "euren egia mingarria kontatzea, horren aurrean ez dago begiak itxi eta beste alde batera begiratzerik". Ezin dela etorkizuna iraganaz ahanztuz eraiki esan du, bestela etorkizuna "ahula eta zalantzazkoa" izango litzatekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Gipuzkoa EAE Idoia Mendia albisteak Arrasate albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Araba Gaurko titularrak Terrorismoaren Biktimak Gaur Debagoieneko azken ordukoa