Politika -

Bideo-joko polemikoa

ERC: 'Popularrak Le Pen baino okerragoak dira'

'Erreskatea', Kataluniako PPk iragarritako bideo-jokoak eztabaida piztu du alderdi politikoen artean. Bere web orritik kendu egin dutela nabarmendu dute popularrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Erreskatea", Kataluniako PPk zabaldutako bideo-jokoak, eztabaida piztu du alderdi politikoen artean. Gaur, popularrak "Le Pen baino okerragoak" direla esan du Joan Tarda ERCko diputatuak. Lan eta Inmigrazio Aurrekontuen eztabaidan, Madrilgo Kongresuan, egin ditu adierazpenak. Inmigrazioari bideratutako diru-laguntzak murriztu egin direla salatu du Esquerrak.

"Gaizki goaz", esan du Tardak. Bere ustez, "inmigrazioan ez inbertitzeak" PPren bideo-jokoa moduko ekimenak dakartza. "Ez dira inoiz horrelakorik egitera ausartu, baina orain, hauteskundeei begira, egin dute. Hau izugarri txarra da", gaineratu du. Bere hitzetan, "lotsagarria da", etorkinen aurkako bideo-jokoa zabaltzea.

Jose Ignacio Echaniz popularrak erantzun egin dio, eta "adierazpen larri horiek" bertan behera uzteko eskatu dio ERCri. Bideo-jokoa PPko webgunetik kendu egin dutela azaldu du popularrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea