Publizitatea
X

Irratia zuzenean

De Miguel epaiketa: Ainhoa Alberdi abokatuak deklaratu du martxoaren 6an

Politika

De Miguel kasua

Auzipetuek 'kutxatik pasatzeko' zuten 'erraztasuna' aipatu du Alberdi abokatuak

Agentziak | Erredakzioa

2018/03/06

De Miguel auzia dela eta urtarrilean Arabako Probintzia Auzitegian abiatutako epaiketan deklaratzen hasi da kasua argitara eman zuen abokatua.

1:35
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo, astelehena, hasi zen deklaratzen legez kanpoko komisioak kobratzeagatik Arabako EAJko hainbat buruzagi ohi auzipetuen aulkian eseri dituen De Miguel kasua argitara eman zuen abokatua: Ainhoa Alberdi. Auzipetuek "kutxan ordaintzea" eskatzeko zuten "erraztasuna eta arinkeria" nabarmendu zuen Alberdik epaiketan. Bati baino gehiagori "komisioren bat" eskatu izanaren beldur dela ere berretsi zuen, ez berari bakarrik.

De Miguel auzia dela eta urtarrilean Arabako Probintzia Auzitegian abiatutako epaiketan deklaratzen hasi zen atzo. 26 pertsona daude auzipetuta: Alfredo de Miguel Arabako EAJko bigarrena izandakoa eta beste beste bi buruzagi jeltzale ohi: Aitor Telleria eta Koldo Ochandiano.

2009an Fiskaltzaren aurrean salatu zuenez, 100.000 euroko legez kanpoko komisioa ordaintzera behartu nahi izan zuten, bere enpresari 2006an (Urbanorma Consulting SL) Miñaoko Teknologia Parkea handitzeko kontratu bat esleitu ziotelako. Esandakoa baieztatzeko, Alberdik grabagailua eta dokumentuak eman zizkion fiskalari.

Lehenik eta behin, Josu Izaguirre Arabako fiskal buruaren galderak erantzun zituen lekukoak. Deklarazioan argitu zuenez, 2008an, De Miguel Toki Administrazio eta Lurralde Oreka arloetako foru diputatua zela, bilera batera deitu zuen Arabako Foru Aldundiko bulego ofizialean. Han, lortutako kontratua "ez zela doan" argudiatuta, "kutxatik pasa" behar zuela esan ziola azaldu zuen.

Orduan ez ziola diru-kopururik zehaztu adierazi zuen; ondoren, berriz, 2008ko abenduaren 9an, De Miguelek Aldundiko helbide elektronikoa erabiliz mezua bidali ziola azaldu esan zuen, 100.000 euro eskatzeko, "gurea 100 eurotan utziko dugu" oharra gehituta.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena