Politika -

Behatokia

Zuluetaren atxiloketa 'arbitrario' izendatzea eskatu diote NBEri

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak azpimarratu du abokatuak ez zuela deliturik egin. Egun, Malagako espetxean dago eta gose greba ari da egiten isolatuta dagoela salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak kexa bat aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeko Atxiloketa Arbitrarioen Lan Taldean Arantza Zuluetaren atxiloketa "arbitrario" izendatzea eskatzeko. Apirilean atxilotu zuten ETAren eta presoen artean "lotura" lanak egitea leporatuta.

Julen Arzuaga eta Iratxe Urizar Behatokiaren zuzendari eta abokatuak eman dute erabakiaren berri Bilbon emandako prentsaurreko batean. Erakunde horrek bidegabe jo zuen Karmelo Landaren atxiloketa duela gutxi.

Azaldu dutenez, egun hartan Zuluetaz gain beste abokatu batzuk atxilotu bazituzten ere, Zuluetarengan jarri dutela arreta handiena "kasu larriena" izateagatik.

Gainera, abokatu presoak gose greba hasi omen zuen iragan azaroaren 15ean Malagako presondegian pairatzen ari den isolamendu fisikoa salatzeko. Izan ere, badaezdako neurri gisa sartu zuten preso eta ziega berezi batean dago gainerako presoekin harremanik izan ez dezan.

Arzuagak azpimarratu du Nazio Batuen Erakundeari kexa aurkezteko arrazoi nagusia Zuluetaren jardunean deliturik ez egotea izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea