Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean berdintasun batzordea osatzea proposatu du

Gainera, sei hilabeteko epean indarkeria matxistaren kontrako legea aurkeztea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean berdintasun batzordea eratzeko eskaera erregistratu du gaur goizean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoak diren neurriak jorratzea helburu izango duena. Halaber, indarkeria matxistaren kontrako legeari "lehentasuna" emateko eta sei hilabeteko epean aurkezteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak legez besteko proposamenaren xehetasunak eman ditu gaur goizean Eusko Legebiltzarrean bertan eskaini duen prentsaurrekoan. Azaldu duenez, berdintasun batzorde horren baitan, bederatzi hilabeteko epean, emakumeek martxoaren 8an egindako aldarrikapenei erantzuna emango dien "neurri, ekintza eta baliabideak" adostea nahiko luke koalizio moreak.

Halaber, neurri horiek bere Gobernu programan txertatzeko ere eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren" kontrako borrokaren "oinarri estrategiko" gisa.

Gainera, aurtengo hirugarren hiruhilekoan indarkeria matxistaren kontrako legea eta Berdintasun Legearen eguneratzea aurkeztea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde, berdintasuna bultzatzeko eta indarkeria matxista errotik desagerrarazteko diru-partidak % 50 handitzea eta hurrengo bi Aurrekontuetan bi alor horiei dagozkien partidak progresiboki handitzea eskatu dio Jaurlaritzari.

Aranaren esanetan, emakumeek "inoiz baino irmotasun gehiagorekin" adierazi zituzten beraien aldarrikapenak martxoaren 8an eta orain alderdi, parlamentu eta gobernuei dagokie beraien eskariak entzun dituztela erakustea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Tratu txarrak gaur Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Mundu matxista Feminismoa gaur