Politika -
AEB
Legebiltzarreko Mahaiak I-11ko biktimen monumentua bisitatu du, New Yorken
Euskal ordezkariek bilerak egin dituzte NBEko Emakumeen egoerari buruzko 62. batzordean parte hartuko duten beste hainbat odezkaritzarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren kideek 2001eko irailaren 11n Dorre Bikien aurkako atentatuan hil zituzten ia 3.000 pertsona omentzeko monumentua bisitatu dute, New Yorken.
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak lore-sorta bat utzi du monumentuan, Mahaiko gainerako kideekin, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin eta Cliff Channin 9/11 Museoko presidenteordearekin batera.
Museoa bisitatu baino lehen, euskal ordezkariek bilerak egin dituzte NBEko Emakumeen egoerari buruzko 62. batzordean parte hartuko duten beste hainbat odezkaritzarekin. Besteak beste, Sari Raasina Finlandiako Berdintasun Batzordeko presidentearekin bildu dira.
Legebiltzarreko ordezkariak John Garamendi euskal jatorriko kongresista demokratarekin ere bildu dira.