Politika -
Ekitaldi politikoa, Gasteizen
Patxi Lopez: 'EAJk ez du nire burua ezta Gobernua ere lortuko'
Nahiz eta Aldundiaren ardura izan, bere alderdiak Arabako hauteskundeak irabazi ez zituela eta herrialdeko gehiengo soziala abertzalea ez dela esan dio lehendakariak Urkulluri.
Erredakzioa
"EAJk ez du nire burua ezta Gobernua ere lortuko", esan du Patxi Lopez lehendakariak, eta "kosta ahala kosta Gobernura itzultzea jomuga" dutenez, " eskaintza onena egiten dionari bere burua saltzea" aurpegiratu dio EAJri.
"Berdin zaie Zapaterorekin edo Rajoyrekin akordioa egiteko, berdin zaie ezkerreko edo eskuineko eredu soziala, baita bakoitzak autogobernuari buruz zein iritzi duen ere ez zaie axola", adierazi du lehendakariak.
EAEko hiru hiriburuetarako alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu PSEk Gasteizen. Bertan, EAJk "arduragabekeriaz jokatzea" salatu du, eta Aldundietako euskararen diru-laguntzak murriztea, EITBri "omena kentzea", eta osasunaren "kudeaketa txarra" estaltzeko egungo kudeatzaileen lana kritikatu dutela leporatu die.
Horretarako, "gehiengo sozialaren aitzakia" erabiltzen dutela esan du. Dena den, Aldundiaren ardura izan arren, bere alderdiak Arabako hauteskundeak irabazi ez zituela eta herrialdeko gehiengo soziala abertzalea ez dela esan dio lehendakariak Urkulluri.
"Ez daitezela koplekin etorri", azpimarratu du Lopezek. Horren hitzetan, "EAJk printzipio bakarra du; herri hau berea dela eta haiei agintzea egokitzeko sinetsiarazten diena. Horrenbestez, gainerakoak euren eskubideak kentzen dizkieten arrotzak besterik ez garela uste dute".
Lehendakariaren esanetan, "Euskadiko alderdi zaharrean gara, hemen ditugu gure sustraiak eta Euskadi, askatasuna eta demokrazia defendatzeagatik hainbat lagun bidean geratu dira. Eta orain, herrialde hau gidatzeko legitimazioa dutela esaten digute".