Publizitatea
Itxi

2018/03/16

15:26

Politika

EPAIA

Auzitegi Nazionalak ia 6 urteko kartzela zigorra ezarri dio Antton Troitiñori

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

24 urte preso egin ondoren 2011n irten zen espetxetik eta Londresera joan zen, Parot doktrina indargabetu zain. Erresuma Batuak maiatzean estraditatu zuen, hiru urteko prozesu baten ondoren.

  • Antton Troitiño Auzitegi Nazionalean epaitu zuten otsailaren 19an. EFE

    Antton Troitiño Auzitegi Nazionalean epaitu zuten otsailaren 19an. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak 5 urte, 11 hilabete eta 29 eguneko kartzela zigorra jarri dio Antton Troitiñori, ETAn berriro sartzea leporatuta. 2011n irten zen espetxetik eta Londresera joan zen, Parot doktrina saihesteko. Erresuma Batuak maiatzean espainiaratu zuen. Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu zuen.

Magistratuek frogatutzat eman dute, espetxetik irten zenean Troitiñok ETArengana jo zuela "bere egituran berriro sartzea eskatuz" eta ETAk "sei nortasun agiri, bi gidabaimen, bi osasun txartel eman zizkiola eta baita ostatua eta babesa ere Londresen, Iñaki Lerinen etxean".

Epaian, Auzitegi Nazionaleko lehenengo sekzioko epaimahaiak delitua errepikatzearen larrigarria erantsi dio. Halaber, 10 urteko inhabilitazio osoa ezarri dio eta aske gelditu ostean beste bi urte eta erdi bete beharko ditu zaintzapeko askatasunean.

Otsailaren 19an Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan, Antton Troitiñok ukatu egin zuen ETArekin harremanetan jarri izana 2011an kartzelatik irten eta gero: "egun on ere ez diot esan". Gaineratu zuenez, bere familiarekin hitz egin ostean joan zen Londresera, Parot doktrina baliogabetzen zuten bitartean.

2.700 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 2011ko apirilaren 13an gelditu zen aske 24 urteko kartzela zigorra bete ondoren. Auzitegi Nazionalak Troitiño berriro atxilotzeko agindu zuen kartzelako urteak gaizki zenbatu zituela argudiatuta. Ordurako, ordea, Troitiño Londresera joana zen.

Azkenean, Erresuma Batuak maiatzean estraditatu zuen, hiru urteko prozesu luze baten ondoren.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;