Politika -

KATALUNIA

155a aplikatuta Senatuaren mandatua bete duela uste du Espainiako Gobernuak

Roberto Bermudez de Castro Lurralde Administrazioetarako Estatu idazkariak agerraldia egin du 155ari buruzko Senatuko batzordean, goi-ganberak Kataluniarako onartutako neurrien gauzatzea azaltzeko.

Roberto Bermudez de Castroren agerraldia Senatuan. Argazkia: EFE
Roberto Bermudez de Castroren agerraldia Senatuan. Argazkia: EFE
Legea errespetatu ezean, Kataluinan 155ak segituko duela dio Madrilek

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Bermudez de Castro Lurralde Administrazioetarako Estatu idazkariak gaur Senatuan ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Senatuaren mandatua bete du 155. artikulua aplikatuta, Konstituzioa eta Estatua defendatu ditu eta berriro egingo du, "beharrezkoa bada".

Lurralde Administrazioetarako Estatu idazkariak agerraldia egin du 155. artikuluari buruzko Senatuko batzordean, goi-ganberak Kataluniarako onartutako neurriak nola gauzatu diren azaltzeko.

Bermudez de Castrok "datuak eta argudioak" eman ditu, Espainiako Gobernuak Senatuaren mandatuaren harira ezarritako helburuak bete dituela argudiatzeko. Haren esanetan, 155a aplikatu eta bost hilabetera, erabakia "egokia eta proportzionala" izan zen eta Zuzenbide Estatua "indartuta" atera da.

Haren hitzetan, urrian 155. artikulua aplikatu zenetik 21 Ministro Kontseilu egin dira eta Kataluniari lotutako 21 akordio onartu dira. Esaterako, Espainiako Gobernuak 8.000 milioi euroko ordainketak bideratu ditu —2.000 milioi hornitzaileei eta 1.100 euro tokiko erakundeei—eta irakasleentzako lan deialdia ere egin du.

Hurrengo Kataluniako Gobernuak Konstituzioa eta Estatutua bete beharko dituela berretsi du. Espainiako Gobernuak "bere eginbeharra bete du eta ez izan dudarik horrela jarraituko duela beharrezkoa den bitartean"; izan ere Kataluniako Gobernu berriak Konstituzioa eta Estatutua errespetatzen ez baditu, Espainiako Gobernua "hor egongo da".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Senatua albisteak