Politika -

Lasarte-Oria

Duela 17 urte ETAk hildako Froilan Elespe gogoratu du PSEk

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak oroimena aldarrikatu du, "eraikitzen ari garen elkarbizitzarako oinarria izan behar delako".

Omenaldia Lasarte-Oriako hilerrian egin dute. Argazkia: EFE
Omenaldia Lasarte-Oriako hilerrian egin dute. Argazkia: EFE
Omenaldia Lasarte-Oriako hilerrian egin dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Froilan Elespe zinegotzi sozialista gogoratu du larunbat honetan Lasarte-Oriako hilerrian Gipuzkoako PSE-EEk, ETAk hil zuenetik 17 urte betetzen direnean. Lore-eskaintza egin diote, eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak oroimena aldarrikatu du, "eraikitzen ari garen elkarbizitzarako oinarria izan behar delako".

200 bat lagunek parte hartu dute omenaldian, tartean, jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Rafaela Romero legebiltzarkide sozialista, Donostiako alkatea, Ernesto Gasco, eta Gipuzkoako hainbat ahaldun sozialista.

Gainera, Elesperen senideak ere izan dira, Tomasi Pelaz alarguna, eta ETAko beste biktima batzuk: Gorka Landaburu kazetaria, Sandra Carrasco ETAk hildako Isaias Carrasco zinegotzi sozialistaren alaba.

Anduezak azpimarratu duenez, "arrazoirik gabe bizitza galdu zutenen oroimena da garrantzitsuena". Zentzu horretan, ETAk ustez hildako Humberto Fouz Escudero, Jorge Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga gazte galiziarrak gogoratu ditu, "euren familiek ez dakitelako oraindik non dauden". Anduezaren esanetan, "bere ideiengatik borroka egin zuen Elespek, horrek okerrenera era eraman bazuen ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Albisteak Gipuzkoa EAE Euskadi Ta Askatasuna albisteak Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Lasarte-Oria albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa