Politika -

Agente baten adierazpena

'Iluntasuna ikusi eta hilda nengoela pentsatu nuen'

Auzitegi Nazionala Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez ETAko ustezko kideak epaitzen ari da Legutioko (Araba) atentatuagatik. Bertan Juan Manuel Piñuel guardia zibila hil zen.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legutioko (Araba) koartelaren hondakinen azpian harrapatuta geratu zen guardia zibilak 2008ko maiatzaren 14an gertatutako atentatua gogorarazi du Auzitegi Nazionalean: "Bat-batean iluntasuna ikusi eta hilda nengoela pentsatu nuen".

Auzitegi Nazionala Arkaitz Goikoetxea Basabe, Aitor Cotano Sinde eta Iñigo Gutierrez Carrillo ETAren ''Askatun Haizea'' taldeko ustezko kideak epaitzen ari da Legutioko atentatuagatik. Bertan Juan Manuel Piñuel sarjentua hil zen.

Aurreneko bientzat 534 urteko espetxe-zigorra eskatzen du Blanca Rodriguez fiskalak, hilketa terrorista delitu bat, 26 hilketa saiakera, bi eraso terrorista eta ibilgailu lapurreta bat egotzita; bien bitartean Iñigo Gutierrezentzat zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu du, erakunde terrorista laguntzeagatik.

Asteazkenean jarraituko den epaiketan, hainbat guardia zibil lekuko gisa aurkeztu dira, eta ETAren erasoren ostean sortutako "ikuskizun ikaragarria" gogora ekarri dute.

Lekukoen arabera, hiru minutu eskas igaro ziren bonba-autoa koartelean jarri zutenetik eta ibilgailuak eztanda egin zuenera arte. "Ez zen ezertarako denborarik izan", esan du eraikina eraitsi ostean bizirik atera zen guardia zibilak.

Frogak

Tokian jasotako hainbat frogek bonba-autoaren, ustezko ETAko kideek ihes egiteko erabilitako ibilgailuaren eta inputatuen arteko harremana erakusten dute.

Epaiketan Guardia Zibilen Elkartea herri akusazio gisa aurkeztu da lehendabizikoz, eta 1.150 urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu hiru akusatuentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea