Politika -

Katalunia

6 lagun atxilotuta, urtarrilaren 30ean Parlamentuaren aurrean izandako liskarrengatik

Atxilotuak dagoeneko aske utzi dituzte, baina desordena publikoa eragitea eta agenteen aurkako atentatua egitea egotzita.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek sei pertsona atxilotu dituzte Kataluniako Parlamentuaren inguruetan urtarrilaren 30ean izan ziren liskarrak direla eta, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea izendatzeko osoko bilkura atzeratu ostean. Seiak aske geratu dira arratsaldean.

Mossoek jakinarazi dutenez, atxiloketak Malgrat de Mar (bi), Arenys de Mar, Orrius, el Pont de Vilomara eta Solsonan egin dituzte.

Atxilotuei desordena publikoa eragitea eta agenteen aurkako atentatua egitea egotzi diete.

Liskarren ostean, Mossoek bi pertsona atxilotu zituzten, Generalitateko Poliziari aurre egiteagatik, Parlamentuaren inguruetan.

Gainera, hiru manifestarik zauri arinak izan zituzten, eta 24 agentek kolpe txikiak jasan zituzten liskarretan eta kargetan Ciutadellako Parkean, Carles Puigdemonten inbestiduraren aldeko taldeek Poliziaren hesia apurtu eta gero.

Urtarrilaren 30eko arratsaldean, gainera, talde batzuek  parkean sartzeko ate bat indarrez zabaldu zuten eta Esquadra Mossoen hesia gainditu zuten, Roger Torrentek Puigdemonten inbestidura egiteko saioa atzeratu ondoren.

Parkean sartu zirenean tentsio uneak eta liskarrak sortu ziren, Mossoek kargaren bat egin zuten. Manifestariek, gainera, independentziaren aurkako taldeak zirikatu eta polizien aurka egin zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Bartzelona bideoak Delituak argazkiak Albisteak