Politika -

Ekitaldia Donostian

EAJ 'Zapateroren musuek gainelikatuta' dago, PPren hitzetan

Basagoitiren ustez, "lotsagarria" da EAJ eta PSEren arteko ika-mika.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PP alderdiaren presidentearen esanetan, "lotsagarria" da EAJ eta PSEren arteko irain-sorta "herrialdean gertatzen ari dena kontuan hartuta".

Ildo horretatik esan duenez, alderdi jeltzalea Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Ghobernuaren presidentearen ''musuek gainelikatuta'' dagoelako egiten ditu irainok.

Donostian izandako ekitaldi batean Basagoitik esandakoaren arabera, "langabezian dagoen jende mordoa ikusita, persiana altxatzeko beldur diren autonomo kopurua ikusita, hilabete amaierara heltzen ez diren pentsiodunak ikusita" bi alderdi horiek "irainka egoeta lotsagarria da".

Basagoitiren ustez, EAJk irainak egin ditu ez duelako onartzen lehendakaria "Lopez, Alvarez abizenak izatea edo berea ez den beste alderdi" baten kide izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea