Politika -
Hausnarketa-eguna
Kataluniako hautagaiek botoa eskatu dute kanpainaren amaieran
Eskuina gelditzeko langileen botoak eskatu ditu Montillak. Bien bitartean, Prat de la Ribaren, Maciren eta Pujolen Katalunia eraikitzeko botoak eskatu ditu Masek.
Redacción
Hauteskunde-kanpainaren azken eguna izan da gaurkoa Katalunian, igandean hauteskundeak izan baino lehen.
Jose Montilla Generalitateko presidente eta hautagai sozialistak langileen botoa eskatu du. PSCko hautagaiaren hitzetan, CiU eta PPren murrizketei aurre egiteko kapaz den bakarra Alderdi Sozialista da.
Artu Mas CiUko hautagaiak, ostera, epika izan du hizpide eta Enric Prat de la Ribaren, Francesc Maciren eta Jordi Pujolen ideal modernisten gainean Katalunia eraikitzeko botoak eskatu ditu.
"Gauzak alda ditzakete zuen botoek. Eskubideak murriztu nahi dituen eta Europa zeharkatzen ari den eskuina geldi dezake boto horrek", azpimarratu du Montillak.
Hauteskunde-kanpainaren amaierari sinbolismoa eta epika emateko CiUKo hautagaiak adierazpen bat egin du Mon Sant Beneteko kanpoaldean. Urtarrilean hautagai aukeratu zuten bertan, bederatzi bandera lagun zituela. Bederatzi bandera horien esanahia hauteskundeen ostean jakinarazteko konpromisoa hartu zuen Masek.
ERC
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea "gezurretan" ari dela adierazi du Joan Puigcercos ERCko hautagaiak. Kataluniako finantzaketa berriro negoziatu behar dela esan du Puigcercosek, 2013an akordio berri bat aplikatzeko. ERCko hautagaiaren ahotan, Moncloako "ateak itxita daude" Kataluniarentzako.
PP
CiUko hautagaia bere hautesleak engainatzen ari dela esan du Alicia Sanchez-Camacho PPko hautagaiak, izan ere, "gehiengoak ez dio botoa ematen CiU gustuko duelako, Montilla boteretik kentzeko baizik".
ICV
Joan Herrera ICVko hautagaia Lleidara joan da hirugarren aldiz kanpaina honetan, 2006an berreskuratutako eserlekua "finkatzen" saiatzeko. Orduan Frances Pane zerrendaburuak lortu zuen eserlekua, baina probintzia horretan ordezkaritza handiagotzea "zaila" dela onartu du Herrerak.
Ciutadans
25 urtez gorako eta 45 urtez beherako langileak kontratatzen dituzten enpresariei hobari sozialak ematea proposatu du Albert Rivera Ciutadans alderdiko presidenteak, kontratazioko lehen bi urteetan behintzat.