Politika -
Ekitaldi politikoa, Bergaran
Egibar: 'Alderdi berriak ez du indarkeriarekin loturarik izango'
"Bai Rubalcabak, bai Zapaterok baita Patxi Lopez ere badakite" ezker abertzalek Iruñean aurkeztutako proiektu polítikoa egiazkoa dela, uste du Gipuzkoako EAJko presidenteak
Erredakzioa
Ezker abertzalearen proiektu politiko berria "ez du indarkeriarekin inolako loturarik izango", uste du Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak, horregatik, haiek 2011ko hauteskundeetara aurkeztea ekiditeko "aitzakia politikoak" ezin dira onartu.
"Bai Rubalcabak, bai Zapaterok baita Patxi Lopez ere badakite" ezker abertzalek Iruñean aurkeztutako proiektu polítikoa egiazkoa dela, adierazi du Egibarrek Bergaran izandako ekitaldi politiko batean.
"Alderdien Legea sustatu dutenek, kirten okerra zuzentzat ez eskaintzeko oztopo gehiago jarri eta zirrikitu guztiak itxi nahi dituzte", gaineratu du.
Ezker abertzaleko kideen apustua egiazkoa dela esan du Egibarrek. Horren esanetan, "ETAk egin edo iritzi publikoari helerazi nahi diona kontutan hartu gabe, estrategia polítiko-militarraren amaiera heldu da".
Buru jeltzaleak adierazi duenez, hurrengo foru eta udal hauteskundeetan adierazpen politiko guztiak ez egotea eragozteko "aitzakiak" ez dute joko politikoan lekurik, eta "Estatutuak legearen arabera aztertu eta bere lana egiteko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.