Politika -

Hauteskundeak 2010

PP, Ciutadans eta Laporta jai giroan; ICV eta ERC, pozik

Joan Laportak eguneko ezustea eman du lau eserleku lortuta. Kontrako kasuan da ERC, hauen ustez, izandako jaitsiera nabarmena hautesleen konfiantza galeraren isla izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak bere alderdiak "emaitza historikoak" lortu dituela adierazi du. Emaitza horiei esker, Espainia osoan aldaketa bat eragin eta Mariano Rajoy 2012ko hauteskunde orokorrak irabaztea lortuko dutela azpimarratu du.

ERC

Joan Puigcercos ERCko hautagaiak bere alderdiak hauteskundeak galdu egin dituela onartu du. Bere ustez, lortutako emaitza eskasak hautesleek konfiantza galdu dutela adierazten dute.

ICV-EuiA

ICV-EUiA ecología eta sozialismoaren aldeko koalizioak bi eserleku galdu ditu 2006ko datuekin alderatuta; hori dela eta, hasteko dagoen legealdian 10 eserleku besterik ez ditu izango Parlamentuan. Bere liderrak, Joan Herrerak, oposizio "zintzo" baina "beligerantea" agindu "edonolako murrizketa soziala" izatekotan.

Solidaritat Catalana per la Independencia

Joan Laporta Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiko lideraren esanetan, igande honetan Kataluniako independetzia aldarrikatzeko "berehalako" proposamen bat sartu da Parlamentuan, lehenengoz.

Ciutadans

Bestalde, Ciutadans alderdia "oso pozik" agertu da 15.000 boto baino gehiago irabazi baititu; boza horiekin nahi zuten talde parlamentarioa sortzeko nahikoa izan ez bada ere, garaipen historikotzat jo dute euren hiru diputatuek jarraituko dutelako bigarren legealdi batean, historian lehenengoz alderdi berri batentzat Kataluniako Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea