Politika -
Hauteskundeak Katalunian
Montillak uko egin dio oposizioko buru izateari ere
Generalitataren jarduneko presidenteak alderdiko batzorde betearazlearekin bilera luzea izan ostean eta PSCk inoiz lortu dituen emaitza txarrenen ondoren hartu du erabakia.
Erredakzioa
Jose Montilla Generalitataren jarduneko presidente eta PSCren idazkari nagusiak uko egin dio oposizioko buru izateari, igandeko Kataluniako hauteskundeetan bere alderdiak inoiz jaso dituen emaitza txarrenak&' || 'nbsp; jaso ostean.
Horixe jakinarazi du Montillak berak PSCren batzorde betearazlearekin bilera luzea izan ondoren, alderdiaren egoitza nagusian.
Hauteskundeetako emaitzen berri izan eta berehala, Montillak aurreratu zuen alderdiko idazkari nagusi izateko hautagai ere ez zela izango alderdiaren hurrengo kontresuan.