Politika -

ETA-REN AGIRIA: ERREAKZIOAK

Nafarroako Gobernua: 'ETAren agiria pauso bat da desegitearen bidean'

Ohar bidez Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ETAren desegiteak 'argia, irmoa' eta zalantzarik eragiten ez duena izan behar du.

Uxue Barkos. Artxiboko irudia: ETB
Uxue Barkos. Artxiboko irudia: ETB
Uxue Barkos: 'Barkamena biktima guztiei zabaldu behar dio ETAk'

0:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ere ETAren azken deklarazioaren balorazioa egin du, eta ETAren desegitearen bidean eta "biktimei eragindako mina aitortzeko bidean eta horretan izandako erantzukizunean" beste pauso bat dela azpimarratu du.

"Ideia edo proiektu baten defentsan armak hartu eta beste pertsona batzuei eraso egitea posible zela ustez zutenek hautsi zuten gure gizarteko elkarbizitza", nabarmendu du Foru Gobernuak.

Ohar bidez Foru Gobernuak azpimarratu duenez, gizarteak aspaldidanik eskatua dio ETAri desegitea. Ildo horretan, Foru Gobernuaren jarrera "argia eta irmoa da: ETAk armak entregatzeari buruz hitz egiten zenean armagabetzeak erabatekoa, aldebakarrekoa eta behin betikoa izan behar zuela esan genuen".

"Orain, disoluzioaren unea iritsi dela dirudi eta garrantzitsuena behin betikoa, egiazkoa eta alde bakarrekoa izatea da", gaineratu du Foru Gobernuak. Haren esanetan, ETAren disoluzioak "argia, irmoa" eta zalantzarik eragiten ez duena izan behar du.

Foru Gobernuaren iritziz, "egiazkoa eta bidezkoa izango den elkarbizitza eraikitzeko beharrezkoa da giza eskubideak, bizitza eta giza duintasuna aitortuko dituen oinarri etiko argi eta irmoak egonkortzea". "Modu horretan bakarrik, iraganarekiko begirada kritiko batetik, erantzun ahal izango diogu biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubideari. Ildo horretan, zenbait "hutsune" ikusi dizkio Nafarroako Gobernuari agiriari, "ETAren indarkeria kasu guztietan bidegabea eta justifikaezina izan zelako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Uxue Barkos ETA gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Adiskidetzea Euskadin