Politika -

'Altsasuko auziaren epaiketa'

Lesioak biktimen kontaketarekin bat datozela esan du auzitegi medikuak

Nafarroako Ospitaleguneko txostena eta biktimen deklarazioa soilik izan zituela azaldu du gaurko saioan.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Perituen deklarazioarekin hasi da Altsasukoen epaiketaren bigarren astea

1:15

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lesioak guardia zibilek eta haien bikotekideek egindako deklarazioarekin "bat zetozela" adierazi du gaur biktimak aztertu zituen auzitegi medikuak. Laurek azaldutakoaren arabera, "hainbat pertsonek ukabilkadak eta ostikoak" eman zizkieten.

Auzitegi medikuak hilabetera egin zien azterketa (azaroaren 10ean), eta Nafarroako Ospitaleguneko sendagileen txostenak eta guardia zibilen eta haien bikotekideen kontakizuna baino ez zituen izan.

Ondoren azaldu duenez, tenientearen orkatillaren haustura "zerbaitek horren aurka indartsu jotzeak" sortu zuen. Defentsaren galderei erantzunez, baztertu egin du irristatuta hautsi zezakeenik. "Zaila da horrela gertatzea, eta are gutxiago, pertsona gaztea izanik". Dena den, guardia zibilaren medikuntza-aurrekaririk ikusteko aukerarik ez zuela izan onartu du.

Bestalde, defentsak egindako beste hainbat galderaren harira, tenientearen zauriak "pertsona bakar batek" egindakoak izan zitezkeela azaldu du, eta "ez talde batek".

Ezpainean zuen zauriari dagokionez, ukalbilkada baten ondorioa izan zela ondorioztatu zuen auzitegi sendagileak. Gogoratzen ez duen arren, "sutura-puntu" bat eman ziotela esan du, eta ez zuela "lesiorik hortzetan".

Igeltsua jarrita zuenez, ez ziola azterketa fisikorik egin zehaztu du. Igeltsurik ez zuen atala aztertu zion galdetuta, ezetz esan du.

Sarjentuak "oso hematoma handia" zuela aipatu du, eta hilabete ondoren sendatu gabe zegoela.

_____________________

Horrela kontatu dugu epaiketaren seigarren saioa, zuzenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroako albisteak Delituak Epaiketak Gaurko titularrak Albisteak Altsasu Gazteak albisteak