Politika -

"Beste biktimak"

Testu berriak alderdi guztien 'adostasuna' izatea espero du Pastorrek

Bestalde, bozeramaile sozialistak garrantzia kendu nahi izan dio legeen onarpena atzeratu izanari eta Udal Legea 2011ko lehenengo seihilekorako egon daitekeela aurreratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak esan du alderdi guztien "adostasuna" espero duela Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean gaur aurkeztuko duen biktima politikoei buruzko testuaren inguruan.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Pastorrek garrantzia kendu nahi izan dio legeen onarpena atzeratu izanari eta Udal Legea 2011ko lehenengo seihilekorako egon daitekeela aurreratu du.

Pastorrek onartu egin du Udal Legearen harira "tentsioak" sor daitezkeela aldundiekin. Haren esanetan, Udal Legearen atzerapena "Eudelekin eta aldundiekin adostasunera iristeko Jaurlaritzak egin duen ahalegina" dela eta izan da, "ez legearen tramitazioagatik".

"Akordioa nahiko bideratuta dago, baina horrek ez du esan nahi erabateko adostasuna lortu dugula. Dena dela, Jaurlaritzak epe guztiak agortuko ditu lehenbailehen irits dadin. 2011ko lehenengo seihilekorako onartuta izaten ahaleginduko gara", berretsi du.

Bozeramaile sozialistak uste du "garrantzitsuena ahal den adostasun handiena" lortzea izango dela, "erakundeen sare osoari eragingo diolako", beraz, konpromisoa eskatu dio ez Jaurlaritzari bakarrik, Eudeli ere bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea