Politika -

Euskadi Irratian elkarrizketa

Ezker abertzalea hauteskundeetan egongo dela esan du Etxaidek (LAB)

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan esan du ezker abertzaleak alderdi berria sortzeko "apustua eta konpromezua" argi utzi duela. Bere hitzetan, "atzera bueltarik gabeko bidea" egiten ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea 2011ko hauteskundetan "egongo dela" esan du gaur Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak. Helburua, "alderdi legal batekin aurkeztea" izango dela gaineratu du. Bere ustez, egoera hori ez emateko arrazoirik ez dago. "Hala ere, emandako pausoak emanda ere, Estatuarentzat ez dira inoiz nahikoak izango".

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan esan du ezker abertzaleak alderdi berri bat sortzeko "apustua eta konpromezua" argi utzi duela. Bere hitzetan, "atzera bueltarik gabeko bidea" egiten ari da ezker abertzalea.

Etxaideren ustez, ezker abertzaleak datorren urteko hauteskundeetan parte hartu du, "eta marka propioarekin". Horretarako ez du kontrako arrazoirik ikusten Ainhoa Etxaidek.

"Pauso erabakigarria" emanda dagoela berretsi du, ezker abertzalearen egitasmo berriaren aurkezpena, alegia. "Iruzurrik edo trikimailurik ez dago", gaineratu du.

LABeko buruak esan du "aro berria" etorriko dela eta "ezkerreko abertzaleak direnei" deia egin die, akordioak adosteko eskaera eginez. Gehiengoa lortzeko proposamenak sortzeko ere eskatu die.

Alde batetik ezker abertzalearen legalizazioa etorri behar dela esan du, eta bestetik, "hauteskundeei begira egiten diren estrategiak" daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea