Politika -
Donostian
Gernikako Akordioa Gipuzkoako gizartearen aurrean aurkeztu dute
Aurreko irailaren 25 dokumentua sinatu zuten 30 bat eragile politiko, sozial eta sindikalak izan dira aurkeztu dutenak.
Erredakzioa
Gernikako Akordioa sinatu zuten 30 bat eragile politiko, sozial eta sindikalen hainbat ordezkarik gaur, igandea, ''Bake bidean, aterabide demokratikoen akordioa'' izeneko dokumentua aurkeztu dute Donostiako Miramar Jauregian.
Ekitaldian Gipuzkoako Eusko Alkartasunaren ordezkariak izan dira, esaterako, Iñaki Agirrezabalaga, Ikerne Badiola eta Jesus Mari Larrazabal; Aralarrek Oxel Erostarbe eta Ainhoa Beola kideak bidali ditu eta Alternatibak Duñike Agirrezabalaga eta Jon Lasa kideak.
Halaber, ezker abertzalearen hainbat kide ere izan dira bertan, hala nola, Miren Legorburu, Karmele Aierbe, Idoia Ibero, eta Eugenio Etxebeste ''Antxon''; eta Ino Galparsoro, Agurne Barruso, Marian Beitialarrangoitia, Maider Ziganda edo Xabier Mikel Errekondo alkateak ere bai, besteak beste.
LAB, AB, EHNE, EILAS, ELB, ESK, HIRU, Etxerat, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Euskal Herriak Bere Eskola, TAT eta Apaizen Koordinakundearen ordezkariek ere parte hartu dute txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak izan diren aurkezpen ekitaldian.
Alderdi sinatzaileen gazteriaren organizazioak izan dira ''Gernikako Akordioa'', Bake bidean, aterabide demokratikoen akordioa titulupean, dokumentuaren edukia irakurri dutenak.