Politika -

HAUTESKUNDEAK NAFARROAN 2019

Bakartxo Ruiz izango da EH Bilduren hautagaia Nafarroako presidente izateko

Ruizek esan duenez, Nafarroako Gobernuan duela hiru urte abian jarritako 'aldaketa egonkortzea' eta 'EH Bilduren proiektu politikoa sendotzea' izango dira datorren legealdiko helburu nagusiak.

Bakartxo Ruiz, hoy, en Pamplona. Foto: EiTB.
Bakartxo Ruiz, hoy, en Pamplona. Foto: EiTB.
Bakartxo Ruiz, hoy, en Pamplona. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakartxo Ruiz izango da EH Bildu koalizioaren hautagaia datorren urtean egingo diren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan.

Iruñean, goizean, egindako agerraldian, Ruizek eskerrak eman dizkie bere hautagaitzan "konfiantza osoa jarri duten alderdikideei". Parean duen "erronka itzelari, ilusio handiz" egingo diola aurre ziurtatu du. "Erantzukizun handia dela jakitun naiz, eta erantzukizun hori asumitzeko prestutasun osoa daukat. Jakitun naiz bide luzea eta zaila daukagula aurretik", adierazi du.

Amaitzear dagoen legealdi honetako eta berrirako helburu nagusiak bi direla esan du: alde batetik, "aldaketaren espazioa kontsolidatzea eta sendotzea, bigarren legealdiari indartsu ekiteko". Bestetik, "EH Bilduren proiektu politikoa sendotzea" izango da xedea, eta horretarako, "hauteskundeetan ahalik eta emaitza hoberenak lortzeko bere inplikazioa erabatekoa" izango  dela adierazi du.

Legealdi honetan EH Bildu Nafarroan "egiten ari den lana azpimarratu" du Ruizek, eta bide horretan, Adolfo Araiz parlamentariaren lana goratu du, "aldaketaren pieza garrantzitsua" dela esanaz. "Lan xehea, serioa eta sakona egiten ari gara. Ez daukat zalantzarik bide berean jarraituko dugula aurrerantzean ere", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua