Politika -
2019 udal-hauteskundeak
Joseba Asiron EH Bilduren zerrendaburua izango da Iruñean, udal-hauteskundeetan
Asironen hitzetan, egun Iruñea hiri "berdeagoa, jasangarriagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eta feministagoa" da.
Agentziak |redakzioa
Joseba Asiron EH Bilduren zerrendaburua izango da Iruñean 2019ko Udal-hauteskundeetan, EH Bilduk ostiral honetan prentsaurrekoan jakinarazi duenez.
2015ean aukeratu zuten Asiron alkate, eta oraingoan ere, hautagaitza errepikatuko duela esan du.
Hautagaiak EH Bilduri eskerrak eman dizkio emandako aukeragatik; "aldaketarako unea heldu zenean" politikan eskarmentu txikia zuen bera bezalako pertsona batengatik apustu egin zutelako eta "atsegin handiz" bete du alkate lana.
Horren harira, "une gogorrak eta ikastaldi gogorra" izan dutela esan du Asironek, baina inoiz ere ez duela aldaketarako konfiantza galdu gaineratu du.
Asironen hitzetan, egun Iruñea hiri "berdeagoa, jasangarriagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eta feministagoa" da.
Bestalde, legealdi honetan "memoria historikoaren eta berdintasunaren alde" egindako lana azpimarratu ditu. Ildo horretan, jendearen lana goraipatu du, "merezimendua beraiena baita".