Politika -

Aurrekontu Orokorrak 2018

Estatuko Aurrekontuei hainbat zuzenketa aurkeztea aztertzen ari da PP

Andrea Levy PPren Ikasketa eta Programetarako idazkariordeak ohartarazi duenez, baliteke zuzenketa horiek eragina izatea EAJrekin adostutako aurrekontu-akordioetan.

Andrea Levy Alderdi Popularraren Ikasketa eta Programetarako idazkariordea. Argazkia: EFE
Andrea Levy Alderdi Popularraren Ikasketa eta Programetarako idazkariordea. Argazkia: EFE
Andrea Levy Alderdi Popularraren Ikasketa eta Programetarako idazkariordea. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrea Levy Alderdi Popularraren Ikasketa eta Programetarako idazkariordeak igande honetan iragarri duenez, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei zuzenketak aurkeztea aztertzen ari da PP. Gainera, adierazi duenez, litekeena da horrek eragina izatea EAJrekin adostutako aurrekontu-akordioetan.

PPren egoitza nazionalean egin ditu Levyk adierazpen horiek, komunikabideen aurrean. Aste honetan 2018ko Aurrekontu Orokorreko proiektua eztabaidatuko dute Senatuan, eta bertan bost alderdik betoa aurkeztu dute: Unidos Podemosek, ERCk, PDeCATek, EH Bilduk eta Compromisek.

Levyren iritzian, zuzenketak aurkeztuko dituzte Espainiako etorkizunagatik kezkatuta daudelako, eta PP alderdi "serioa eta arduratsua" delako.

EAJrekin hitzartutako aurrekontu-itunetan zuzenketa horiek eragina izango duten galdetu diote Levyri. Izan ere, EAJren bozei esker, PP Gobernutik botatzeko zentsura-mozioa aurrera atera zuen PSOEk. PPren Ikasketa eta Programetarako idazkariordeak azpimarratu du zuzenketak aurkezteko epea zabalik dagoela, eta PPk gehiengo osoa daukala Senatuan.

"Independentisten botoekin, zentsura-mozio hura sinatu zutenak erantzuleak izango dira, eta Sanchezen politikaren ondorioak ere bere gain hartu beharko dituzte", gaineratu du Levyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Mariano Rajoy Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril Aurrekontu Orokorren azken ordukoa