Politika -

Bakea eta elkarbizitza

ETAk Euskadin egindako 252 hilketatan egileak ez du zigorrik jaso, AVTren arabera

Eusko Jaurlaritzak elkarteari eskatutako txosten batean ondorioztatu dute. Helburua "ebazpen judizial osorik ez dagoen kasuetan terrorismoaren biktimek egia ezagutzeko eskubideari ekarpena egitea" da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteari eskatutako txosten baten arabera, ETAk EAEn egindako 252 hilketatan egileak ez du zigorrik jaso.

Iñigo Urkulluren gobernuak txosten ofizial bat eman nahi die familia bakoitzari, eta "terrorismoak eragindako bidegabekeria justifikaezina" aitortu.

'Terrorismoaren biktimen egia jasotzeko eskubidea' izeneko txostenak dioenez, Europa Pressen esanetan, Jaurlaritzaren helburua da "ebazpen judizial osorik ez dagoen kasuetan, gehienbat igarotako denboragatik epaia izatea oso zaila izango den kasuetan, terrorismoaren biktimek egia ezagutzeko eskubideari ekarpena egitea".

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Idazkaritzak aurreko asteazkenean aurkeztu zuen txostena Eusko Legebiltzarrean. Bertan diotenez, 572 pertsona hil ditu guztira ETAk, horietako 212 Bizkaian, 316 Gipuzkoan eta 44 Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak