Politika -

INKESTA

3tik 2k uste dute ona edo oso ona dela euskal taldeak erabakigarriak izatea Espainian

EAEko herritarren % 90ak baino gehiagok esan du jakin badakitela EAJren botoak erabakigarriak izan direla PP Espainiako Gobernutik kanporatzeko.

3tik 2k uste dute ona edo oso ona dela euskal taldeak erabakigarriak izatea Espainian. Irudia: EiTB
3tik 2k uste dute ona edo oso ona dela euskal taldeak erabakigarriak izatea Espainian. Irudia: EiTB
3tik 2k uste dute ona edo oso ona dela euskal taldeak erabakigarriak izatea Espainian. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herritarretatik bik uste dute "ona" edo "oso ona" dela euskal alderdiak erabakigarriak izatea Espainiako politikagintzan. Hala dio Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik kanporatu duen zentsura-mozioari buruz egindako EiTB Focus galdeketak.

Gizakerrek Euskal Irrati Telebistarentzat egindako galdeketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 450 pertsona elkarrizketatu zituzten telefonoz, ekainaren 4ean eta 5ean.

Ikerketaren arabera, herritarren % 64,8k uste dute "ona" edo "oso ona" dela euskal alderdiak Espainiako politikagintzan erabakigarriak izatea; % 17,8ari berdin zaio; eta % 10rentzat "txarra" edo "oso txarra" da.

Bestalde, % 92,9k esan dute jakin badakitela EAJren botoak "erabakigarriak" izan direla Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik kentzeko.

EITB FOCUS DLS 2 EAJ

EITB FOCUS DLS 2 EAJ

Testuinguru politiko honetan, herritarren erdiak uste du lehen baino "garrantzitsuagoa" eta "beharrezkoagoa" dela euskal alderdiek Espainiako Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza izatea. % 40ren iritzian, berriz, lehen bezain garrantzitsua da orain.

EITB FOCUS DLS 3 GARRANTZITSUAGOA

EITB FOCUS DLS 3 GARRANTZITSUAGOA

Pentsioen auzia konpontzeko gobernu aldaketa ona izango dela uste du galdekatutakoen % 56,8k; % 17,8aren iritzian, denak berdin jarraituko du; eta % 8,9arentzat, aldaketa okerrerako izango da.

EITB FOCUS DLS 4 PENTSIOAK

EITB FOCUS DLS 4 PENTSIOAK

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari dagokionez, % 43,6k uste dute gobernu aldaketa positiboa izango dela; % 24,4arentzat dena bere horretan geratuko da; eta % 15,8arentzat, egoera ekonomikoak okerrera egingo du.

EITB FOCUS DLS 5 EUSKAL EKONOMIA

EITB FOCUS DLS 5 EUSKAL EKONOMIA

Espainiako Gobernua orain PSOEk zuzendu arren, herritarren % 44,4k uste dute euskal autogobernua hobetuko ez dela; % 38,7aren aburuz, ostera, hobetu egingo da.

EITB FOCUS DLS 6 AUTOGOBERNUA

EITB FOCUS DLS 6 AUTOGOBERNUA

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona.

La= ± % 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 26,9 euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1a gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko ekainaren 4a eta 5a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez. Inkestek, batez beste, 5 minutu eta 30 segundo iraun dute; motzenak 4 minutu iraun du eta luzeenak 11.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak EiTB Focus