Publizitatea
X

Irratia zuzenean

EiTB Focus 2018 ekaina: Foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Politika

INKESTA EAE-N

EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EITB.EUS

2018/06/05

Jeltzaleek boto-asmoan hobera egingo lukete Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan.

  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk irabaziko lituzke 2019ko foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2015eko emaitzak hobetuz, Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoaren arabera.

EiTB Focusen azken makroinkesta egiteko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.750 pertsona galdekatu dituzte maiatzaren 14a eta 21a bitartean horien boto-asmoaren berri jakiteko, foru hauteskundeak egiteko urtebete gelditzen denean.

Joan den astean gaurkotasun handiko gaiei lotutako emaitzak argitaratu zituzten ("La Manada" auzia eta "ETAren amaiera"), atzo EAEko hiru hiriburuetako udal-hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko datuak zabaldu zituzten eta bihar Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udaleko boto-asmoari buruzkoak emango dituzte ezagutzera. Gaur, ostera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko datuak kaleratu dituzte.

Araban EAJ gailenduko litzateke, boto-asmoan lau puntu gora eginda eta Alderdi Popularrari lehen postua kenduta.

EH Bildu litzateke bigarren indarra, boto-asmoan bi puntu gora eginda.

PPk boto-asmoan 4,4 puntu galduko lituzke eta hirugarren postura jaitsiko litzateke.

Elkarrekin Podemosek puntu bat galduko luke, baina laugarren postuan geratuko litzateke. Bosgarren postuan, PSE-EEk puntu eta erdi egingo luke atzera.

BOTO ASMOA ARABAN  2018 06 ekaina eitb focus

Arabako foru gobernuaren kudeaketari eta Arabako oposizioari buruzko iritzia galdetu diete inkestan parte hartu dutenei.

ARABAKO DIPUTAZIOAREN KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA ARABA 2018 eitb focus ekaina

Bizkaian, EAJk bost puntu egingo luke hobera boto-asmoan, % 40ko langa gaindituta eta bere lehen postua indartuta.

EH Bildu bigarren postuan egonkortuko litzateke, galdetutakoek iragarritako asmoen arabera, botoen % 19,7 eskuratuta.

Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PPk, berriz, behera egingo lukete 1-2 puntu galduta.

BOTO ASMOA BIZKAIAN 2018 ekaina eitb focus

Bizkaiko Foru Aldundiari eta oposizioaren lanari buruz ere galdetu diete inkestatuei.

BIZKAIKO DIPUTAZIOAREN KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA BIZKAIA  2018 eitb focus ekaina

EAJk Gipuzkoan egingo luke gehien gora, aurreko hauteskundeetan baino 6,8 puntu gehiago jasota.

EH Bilduk bigarren postuan segituko luke, boto-asmoan 1,4 puntu gehiago eskuratuta.

PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk bi puntu egingo lukete atzera, baina bakoitzak bere postuari eutsiko lioke.

BOTO ASMOA GIPUZKOAN 2018 eitb focus ekaina

Gipuzkoako Diputazioaren kudeaketari eta oposizioari buruz ere galdetu diete inkestatuei.

GIPUZKOAKO DIPUTAZIOAREN KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA GIPUZKOA  2018 eitb focus ekaina

Horrez gain, gaur egun EAEko hiru diputazioetako ahaldun nagusi direnei buruz galdetu diete inkestatuei, eta hauek izan dira emaitzak.

AHALDUN NAGUSIEN BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

Halaber, Foru Aldundien kudeaketari buruz, gai jakin batzuetan egindako lanaz eta oposizioari buruz ere galdetu diete.

FORU ALDUNDIEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA 2018 eitb focus ekaina

DIPUTAZIOEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA 2018 eitb focus ekaina

OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA  2018 06 eitb focus ekaina

Boto-asmoari lotutako gaiez gain, erakundeen kudeaketa eta EAJren eta PSE-EEren arteko ituna baloratzeko eskatu diete inkestan parte hartu duten herritarrei.

EAJ ETA PSE EE ITUNAREN BALORAZIOA 2018 eitb focus ekaina

ERAKUNDEEN KUDEAKETAREN BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabako beste udalerri batzuetan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiko beste udalerri batzuetan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoako beste udalerri batzuetan).

La= ± % 2,02, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ± % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ± % 4,90 Gasteizko datuetarako, ± % 4,90 Bilboko datuetarako eta ± % 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,7 euskaraz egin dira eta gainerako % 78,3a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Inkestek, batez beste, 7,11 minutu iraun dute; motzenak 5 minutu iraun du eta luzeenak 25.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena