Politika -

BAIMENIK GABEKO GRABAZIOA

Junquerasek eta Romevak Estremerako kartzelan grabatu zituen presoa salatu dute

'Ara' egunkariak eta La Sexta telebistak aste honetan hainbat bideo kaleratu dituzte, Junqueras, Romeva eta Forn kartzelan barruan hainbat gauza eginez erakutsiz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko buruzagiak eta Raul Romeva Generalitateko kontseilari ohiak Estremerako espetxean euren irudiak grabatu zituen presoa salatu dute. Irudi horietan Joaquim Forn kontseilari ohia ere agertzen da, eta hainbat komunikabidek zabaldu dituzte.

Andreu Van den Eynde abokatuak eman du salaketaren berri Twitter bidez. Hala, salaketa Argandan del Reyko guardiako epaitegian jarri duela jakinarazi du.

'Ara' egunkariak eta La Sexta telebistak aste honetan hainbat bideo kaleratu dituzte, Junqueras, Romeva eta Forn kartzelan barruan hainbat gauza eginez erakutsiz: beste preso batzuei eskolak ematen, ziegan, patioan eta espazio bat errazten ikusten dira, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Presoak Salaketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Espetxeen albisteak gaur Oriol Junqueras albisteak Kataluniako prozesua zuzenean