Politika -
Espainiako Gobernu berria
Generalitateak eta Jaurlaritzak 'aukera' bat ikusi dute Bateten adierazpenetan
Espainiako Gobernuko lurralde politikarako ministro berriaren ustez, 'erakundeen arteko krisia gainditzeko, Konstituzioa aldatzea premiazkoa, bideragarria eta komenigarria da'.
Radio Euskadi | EiTB.EUS
Asteburuko kronika politikoak Meritxell Batet Espainiako Gobernuko lurralde politikarako adierazpenak ditu hizpide. Bateten ustez, 1978an adostutako lurralde eredua krisian dago, eta Konstituzioaren erreforma "premiazkoa, bideragarria eta komenigarria" da.
Adierazpen horien erreakzio soka ekarri dute. PPk eta Ciudadanosek Pedro Sanchez "independentistekin hipotekatuta" ikusten dute. Aldiz, Generalitateak eta Eusko Jaurlaritzak "ireki daitekeen aukera" gisa ikusi dute, zailasunak aurreikusi arren.
Eusko Jaurlaritza
Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du "ongi" deritzola Konstituzioaren erreformari, "Estatu plurinazionalaren gakoak berriro interpretatzeko une egokia delako". Dena dela, ohartarazi duenez, horrek "gauza asko adostea eskatuko du". Loiolako Santutegian (Gipuzkoa) komunikabideen aurrean lehendakariak egin ditu adierazpen hauek.
Pedro Sanchezen Gobernu berriaren lehenengo urratsei dagokienez, lehendakariak azpimarratu du helburua "elkarrizketa" dela, "zatiketa soziala edo ekintza politikoan ospe txarra eragin dezaketen" auzietan bereziki.
Gainerako erreakzioak
Gaiaren inguruan, hala esan du Quim Torra Kataluniako presidenteak: "Konstituzioa erreformatzeko, proposamen guztiak ongietorriak dira" eta bere abiapuntua urriak 1 dela gaineratu du. Zuhurrago hitz egin du Josu Erkoreka Eusko Jaurlairtzako bozeramaileak, eta erreforma horrek Autogobernu ponentziak erabakiko duenarekin bat egitea espero duela gaineratu du.
PPk, berriz, Bateten agerraldia eskatuko du. "Berehala" jakin nahi dute zertaz ari den Batet, eta "independentistei edo EH Bilduri plazer emateko" hautsi behar al duen 8ko hitzarmen konstituzionala galdetu dio.
PSOEtik, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiak positibotzat jo du "Kataluniako krisia elkarrizketatik jorratu" ahal izatea.
Unidos Podemosek ez du baloratu Konstituzioaren balizko erreforma hori, baina Gobernuak Kataluniarekiko hartutako azken erabakiek "tentsioa baretzen lagundu" duela esan du Echeniquek.
Azkenik, Albert Rivera Ciudadanoseko burua oso kritiko agertu da twitterren:
Sí, hay que reformar la Constitución para suprimir aforamientos, reformar o cerrar el Senado o cambiar el sistema electoral, todo lo que PSOE-PP han bloqueado. Pero no para inventarse una nación de naciones, sino para reforzar la nación de ciudadanos libres e iguales. https://t.co/JQKfGRyIyY
— Albert Rivera (@Albert_Rivera) 9 de junio de 2018