Politika -

Auzitegi Nazionala

GALeko sikario ohi bati 4 urteko espetxe-zigorra ezarri diote jihadismoagatik

Segoviako etxean atzemandako materiala azpimarratu du epaiak, besteak beste, talde terroristetako 158.710 artxibo gordetzen zituen 'pen drive' bat.

Daniel Fernandez Aceña GALeko sikarioa 1980ko hamarkadan. Artxiboko argazkia: EFE
Daniel Fernandez Aceña GALeko sikarioa 1980ko hamarkadan. Artxiboko argazkia: EFE
Daniel Fernandez Aceña GALeko sikarioa 1980ko hamarkadan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoak Daniel Fernandez Aceña GALeko sikario ohiari lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio, trebakuntza terrorista delitua egotzita. 1980ko hamarkadan GALeko sikario izan zen. Sare sozialetan eduki erradikalak argitaratu zituen, eta Segoviako autobus batean immolatzeko asmoa azaldu zuen.

“Pertsona arriskutsua” denez zigor handiagoa aplikatzen zaiola azaldu dute magistratuek ebazpenean; izan ere, GAL talde terroristarekin lotuta, iraganean hilketa delitu batengatik zigortu zuten, baita armen eta lehergailuen zaletasunagatik ere. 'Amanecer' Osasun Mentaleko Zentroaren langile bati balak eskura eman zizkion, “abisu bezala”.

Magistratuen hitzetan, bere burua trebatzen zuen, sare sozial desberdinetan mezuak gorde eta argitaratuz. Estatu Islamikoaren ideologia babestu zuen, immolatzeko eta paradisura joateko asmoa agertuz, erantsi dutenez.

 

Daniel Fernandez: "Niri Siria bost axola, eta horregatik ez dut kontzientzia gaiztorik"

 

Epaiaren arabera, jihad eta martirioa goratzeko foroetan parte hartu zuen zigortuak; mujahidinak defendatuz: “modu zuzenean ari dira borrokan, kalifa-herri unibertsal bat ezarri eta fedegabeak akabatu nahi dituzte”.

Segoviako etxean atzemandako materiala azpimarratu du epaiak, besteak beste, talde terroristetako 158.710 artxibo gordetzen zituen 'pen drive' bat eta lehergailuak egiteko eskuliburu bat disko gogor batean. Epaileen esanetan, materiala bere burua trebatzeko eta doktrinatzeko zen, ezin da beste ondorio batera heldu; kalte egiteko helburua zuen.

Maiatza amaieran egindako epaiketan, akusatuak azken hitza aprobetxatu zuen. Jihadismora aldatu ez dela adierazi zuen, musulmana ez dela eta arabieraz hitz egiten ez duela ziurtatuz. “Niri Siria bost axola, eta horregatik ez dut kontzientzia gaiztorik”, esan zuen epaimahairen aurrean. Fiskaltzak 10 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen, doktrinamendu eta terrorismoa goratzea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Delituak Epaiketak Estatu Islamikoa Jihadismoa Albisteak Espetxeen azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak