Politika -

Pedro Sanchezen gobernua

Jose Luis Arasti izango da Espainiako Gobernuaren ordezkaria Nafarroan

Arasti PSNren Zuzendaritzako kide da eta Carmen Albaren lekua hartuko du.

Arastik sei urte eman ditu Foru Gobernuko Barne Kontseilaritzari lotuta. Foto: PSN
Arastik sei urte eman ditu Foru Gobernuko Barne Kontseilaritzari lotuta. Foto: PSN

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Arasti PSNren Zuzendaritza Batzordeko kidea izango da Gobernu espainiarraren ordezkaria Nafarroan. Arasti sozialista nafarren zuzendaritzako "konfiantza handiko gizona" da.

Erabakia Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak baieztatu die kazetariei, Nafarroako Parlamentura heldu denenean, gaurko osoko bilkuran parte hartzeko. Azaldu duenez, litekeena da bihar Madrilen egitekoa den Pedro Sanchezen Ministroen Kontseiluan onartzea erabakia.

Hala, Arastik Carmen Alba PPren Gobernuko ordezkariaren lekua hartuko du karguan. Chiviteren iritzian ordezkari berria pertsona egokia da kargu horretarako, "sei urte eman baititu Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaritzari lotuta eta, hortaz, Gobernuaren Ordezkaritzan kudeatu behar izango dituen gairik nagusienetako batzuk ezagutzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Nafarroa Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua