Politika -

USTELKERIA

Valentziako Diputazioko presidente sozialista atxilotu dute, ustelkeriarekin lotuta

PSOEren Valentziako zuzendaritzako bozeramailea da Jorge Rodriguez, eta Ontinyent herriko alkatea ere bada.

Jorge Rodriguez, Valentziako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE.
Jorge Rodriguez, Valentziako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE.
Jorge Rodriguez, Valentziako Diputazioko presidentea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Rodriguez Gramage Valentziako Diputazioko presidente sozialista atxilotu dute goizean, ustelkeriaren kontrako operazio batean. Divalterra sozietate publikoaren (garai bateko Imelsa) kontratazioetan, 2015. urtean, izandako ustezko irregulartasunak ikertzen ari den Velentziako Auzitegiko epaileak agindu du atxiloketa.

PSOEren Valentziako zuzendaritzako eleduna da Rodriguez, eta Ontinyent herriko alkatea ere bada.

Ustelkeriaren kontrako Valentziako Fiskaltzak jarri zuen salaketa, joan den maiatzean, Divalterra enpresak diru publikoa bidegabe erabili zuelakoan.

Valentziako  Diputazioaren, Ontinyenteko Udalaren eta Divalterraren bulegoak miatu ditu Poliziak.

Rodriguezekin batera, Divalterrarekin zerikusia izan zuten beste bi arduradun ere hartu dituzte preso, eta denen etxebizitzak miatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak