Politika -

Gabonetako mezua

Erregeak enplegua sortzeko neurriak guztiok batera hartzeko eskatu du

Horrez gain, "merezi duen ezer ez da buru-belarri aritu gabe eta zerbaiteri uko egin barik lortzen", esan du Erregeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregeak enplegua sortuko duen hazkunde ekonomikoa sustatzeko "beharrezkoak diren erreformak denon artean egitera" bultzatu ditu espainiarrak. Horrez gain, krisialdian agerian ikusi diren "egituraren desorekak eta galerak, arin eta eraginkortasunez" konpontzera ere animatu ditu.

Gabon-gauean egin ohi duen hitzaldian Juan Carlos Erregeak ohartarazi duenez, "merezi duen ezer ez da buru-belarri aritu gabe eta zerbaiteri uko egin barik lortzen". Era berean, Espainian gainditzeko gogoak, zuhurtasuna, sakrifizioa eta zintzotasuna sustatu behar direla nabarmendu du, "balore eta bertute horien hutsunea ez baita krisialdiaren hasieratik urrun" eta "edozein gizarte zuzenaren baitan dira".

"Krisialditik ateratzeko eta garai oparoagoak ziurtatzeko batasuna, erantzukizuna eta elkartasuna behar dugu", Estatuko buruaren esanetan.

"Espainian eta gainerako herrialdeetan nagusi izan den krisialdia dela eta, 2010 urte zaila eta konplexua izan da", esan du bere hitzaldiaren hasieran. Horren harian, krisialdi hori "espero baino luzeagoa eta sakona" dela gaineratu du.

"Denok, gure alderdi politikoak eta eragile ekonomiko eta sozialak, zeresan handia dugu norabide horretan lan egiteko, eskuzabaltasunez, denon interesa eta Estatua ardatz izanik", azpimarratu du Erregeak. Halaber, Konstituzioak bermatzen duen "elkarbizitza eta egonkortasunetik" eta erakundeen babesarekin indarrak biltzeko deia egin die Espainiako herritarrei.

Garai berrietan "denon konpromisoen" premia dagoenez, "gogo falta utzi, burua altxatu eta eginahalak batu behar ditugu eta lanarekin jarraitu". Horren esanetan, krisiaren aurrean "axolagabetasun eta berekeikoria erakusten duten banakako zein taldeko jokaerek ez dute lekurik, azken batean, denoi kalte egiten digutelako".

Langabezia da krisiaren aurpegi "mingarriena" familia askori eragin dielako, esan du Juan Carlos Erregeak. Langabeak "lehentasun saihestezina" dira, adierazi du. Horregatik, Espainiako gizarteak ezin du baimendu "bereziki, hainbeste gazte lanik gabe egotea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea