Politika -
Valladolideko alkatea
Leon de la Riva: 'Pajinen muturtxuenak boto gehiago eman ahal dizkit'
Alkatearen ustez, polemika hura "gehiegi puztu zen" eta dagoeneko "bumeran efektua" izan du. Beraz, azkenean gertatutakoak bere alde joka dezake.
Erredakzioa
Francisco Javier León de la Riva Valladolideko alkatearen ustez, Leire Pajin Osasun ministroaren inguruan egindako adierazpenek "bumeran efektua" izan dute eta hurrengo udal hauteskundeetan boto gehiago lortzea eragin dezake. Pajinen "muturtxuak" ikusten zituenean burura "gauza bakarra" zetorkiola esan zuen.
Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, alkateak "gehiegikeri bat" egin zuela onartu du, baina nahiz eta bere izena "haserre sutsuenen biktima izan eta askok sutara botatzeko nahia" agertu arren, ez du uste hurrengo hauteskundeetan botorik galduko duenik. Are gahiago, efektua kontrakoa izan daitekeela uste du, polemika hura "gehiegi puztu" zelako eta "bumeran efektua" izan duelako.
León de la Rivak PPren babesa ziurtzat jo du, izan ere, "aurrera jarraitzeko animoak" eman baitzizkioten, baita Pajinen inguruan esandakoen ondoren bere irudia oso kaltetua zegoenean.