Politika -

RTVE

PSOEk eta Podemosek Tomas Fernando Flores proposatu dute RTVEko presidente izateko

Gaur egun, Radio 3 irrati kateko zuzendaria da. Eguerdian amaitzen zen hautagaitzak aurkezteko epea.

Tomas Fernando Flores, PSOE eta Podemosen proposamen berria RTVE zuzentzeko

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE eta Podemos alderdiek Tomas Fernando Flores Radio 3 irrati-kateko zuzendaria proposatu dute RTVE Espainiako irrati-telebista publikoko presidente izateko, Diputatuen Kongresuko iturriek albiste-agentziei baieztatu dietenez. Aurrez, Andres Gil eldiario.es atariko kazetaria proposatu zuten, baina horrek uko egin zion aukera horri.

Puertollanon jaio zen, 57 urte ditu eta Radio 3 irrati-kateko zuzendaria da 2012az geroztik.

Tomas Fernando Floresek bere jaioterriko Radio Popular katean hasi zuen bere ibilbidea, eta RNE Espainiako irrati-kate publikora igaro zen handik. 1996tik, "Siglo 21" musika elektronikoari buruzko programa gidatzen du. Halaber, RTVEn "Planeta Rock" eta "Fuera de Serie" programak aurkeztu ditu, eta El Mundo egunkariarekin kolaboratzen du. Halaber, Popular 1 edo Rockdelux aldizkari musikaletan ere idatzi izan du.

Parlamentuko iturriek ziurtatu dutenez, PSOEk eta Podemosek adostutako hautagaia bada ere, gainerako alderdien "gustukoa" da.

RTVEko Kontseilurako hautagaiak aurkezteko epea astelehen eguerdian (uztailak 2) itxiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia Albisteak Gaur Albisteak