Politika -
Telebista publikoa
Andres Gil kazetariak uko egin dio RTVEko presidente izateko aukerari
Gilek azaldu duenez, "adostasun zabalagoak behar dira RTVEko presidente izateko".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andres Gil eldiario.es-eko Politika arloko buruak uko egin dio RTVEko presidente izateko aukerari, "adostasun zabalagoak behar direlako RTVEko presidente izateko", hedabide horretan bertan Gilek berak jakitera eman duenez.
"Ni RTVEko presidentea izateak zentzua izango luke horrek adostasun zabalak izango balitu", esan du kazetariak, "lehiaketa publikoa izan arte, RTVE independente, plurala eta sinesgarria egiteko trantsizioan laguntzeko, baina hori ezinezkoa da langileen babesik eta Parlamentuko adostasunik gabe".
RTVEko presidente berria aukeratzeko negoziazioak ostiralean eten ziren, EAJk eta ERCk zalantzak adierazi ostean Andres Gilen hautagaitzaren inguruan. PSOEk eta Podemosek adostutako hautagaia zen Gil, baina proposamen hori ez zen indar politiko guztien gustukoa izan.