Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemont, Junqueras, Turull, Rull, Romeva eta Sànchez, kargugabetuta

Politika

KATALUNIA

Llarenak Puigdemont eta espetxean dauden bost diputatu katalanak kargugabetu ditu

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

2018/07/10

Momentuz ez du Toni Comin kargu gabe utzi, auzipetze autoari jarritako helegitea ebatzi zain. Orain independentistek diputatu berriak izendatu beharko dituzte Parlamentuan duten gehiengoa ez galtzeko.

  • Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Argazkia: EFE

    Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Argazkia: EFE

    Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak prozesu subiranistaren instrukzioa amaitu du, eta behin-behinean kargu publikoa kendu die Carles Puigdemonti eta espetxean dauden bost diputatu katalanei (Oriol Junqueras, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva eta Jordi Sanchez). Guztiak ere matxinada delituagatik auzipetuta daude. Dena den, neurriak oraingoz ez dio eragingo Belgikan erbesteratuta dagoen Antoni Comin diputatuari, auzipetze autoari jarritako errekurtsoa ebatzi zain. Llarenak jakinaren gainean jarri du Kataluniako Parlamentua.

Prozedura Kriminalaren Legearen 384Bis artikuluaren arabera, auzipetzea irmoa denean eta epaileak "talde armatuekin, terrorismoarekin edo matxinadarekin" lotutako delituengatik behin-behineko espetxealdia agintzen duenean, kargu publikoa duen auzipetuak "automatikoki" kargu publikoa galduko du espetxealdiak irauten duen bitartean.

Bestalde, Llarenak errebeldian deklaratu ditu Europako beste herrialde batzuetan erbesteratuta dauden auzipetuak: Carles Puigdemont, Antoni Comin, Lluis Puig, Meritxell Serret, Clara Ponsati, Marta Rovira eta Anna Gabriel. Horiek guztiak aparteko pieza bateak ikertuko ditu. Are gehiago, Llarena ez du auzi hau itxiko horien egoera konpondu arte.

Bien bitartean, instrukzio epailearen esanetara dauden gainerako 18 auzipetuak ahozko epaiketaren hasieraren atarian gelditu dira, baldin eta Goreneko Zigor Aretoak hala erabakitzen badu.

Puigdemont: "Justiziak politika egiten jarraitzen du"

Carles Puigdemontek Pablo Llarena magistratuaren erabakia kritikatu du Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean.

"Erabaki honek Estatuaren kalitate demokratikoaren maila agerian uzten du. Politika egiten jarraitzen duen justiziak hiritarrek botoen bidez erabakitako kolpatzen du. Luzea izango da, baina irabazi egingo dugu. Errepublikan 155are monarkiak zanpatzen dituen oinarrizko eskubideak gailendu behar dira", adierazi du.

 

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena