Politika -

ESTATUTU BERRIA

PPk boto partikularra aurkeztu du Estatutu berrirako proposamenaren aurka

Euskadiko PPko presidenteak EAJk eta EH Bilduk adostutako testua erretiratzea eskatu du, 'legez kanpokoa' eta 'bideraezina' dela argudiatuta. Gainera, Estatuarekin gatazka eragingo lukeela uste du.

Alfonso Alonso eta Borja Semper popularrak. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso eta Borja Semper popularrak. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso eta Borja Semper popularrak. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPk Estatutu berrirako EAJk eta EH Bilduk adostutako proposamena erretiratzeko eskatu du astelehen honetan, "legez kanpokoa" eta "bideraezina" dela iritzita. Aldi berean, egonkortasuna arriskuan jarriko lukeela eta Estatuarekin fronte berri bat abiatzea eragingo lukeela uste du.

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak bere alderdiaren boto partikularra erregistratu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, alderdiko legebiltzarkideak lagun zituela.

Boto partikularra erregistratu ostean, Alfonso Alonsok eta Borja Semper legebiltzarkide popularrak prentsaurrekoa eskaini dute. Alonsok salatu duenez, testu berria "ezinezko juridiko" bat da, aurreko Estatutua "likidatzea" proposatzen duena. "Proposamena legez kanpokoa eta demokraziaren aurkakoa da. Nazionalen eta hiritarren arteko bereizketa egiten du eta aurreikuspen konstituzional oro gainditzen du. Burujabetza nazionalari uko egin ezean bideraezina da, eta zatiketa eszenatoki bat irekitzen da. Aurrera jarraituz gero, gatazka politikoa eragingo du", ohartarazi du Alonsok.

Alonsoren esanetan, "ziurgabetasuna" nagusituko litzateke, eta errekuperazio ekonomikoa, egonkortasun instituzionala eta elkarbizitza arriskuan jarriko lirateke.

Hori dela eta, Estatutu berrirako oinarrien proposamena erretiratzea eskatu du PPk, testu artikulatua idazteko ardura aditu talde baten esku utzi aurretik.

"Legearengan konfiantza daukagu", ziurtatu du Euskadiko PPko presidenteak. Halaber, ez du baztertu konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa aurkeztea.

Bestalde, PPk egungo Gernikako Estatutua aldarrikatu du. Dena den, hobekuntzak egin ahal zaizkiola onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE albisteak Euskadiko PP Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Alfonso Alonso berriak Podemos Ahal Dugu Euskadi