Politika -
Ez ditu neurriak aldatuko
Kartzelatik irtetea ukatu die Gorenak prozesu katalanagatik espetxeratutako presoei
Cuixart, Sanchez, Turull, Rull, Junqueras, Romeva, Forn, Bassa eta Forcadellek espetxean jarraituko dute, Llarenak erabakia hartzeko arrazoietan aldaketarik ez dagoela iritzita.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak, prozesu katalana epaituko duenak, ukatu egin du Jordi Cuixart, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull, Oriol Junqueras, Raul Romeva, Joaquin Forn, Dolors Bassa eta Carme Forcadell kartzelatik irtetea, Pablo Llarenak erabakia hartzeko argudiatutako arrazoietan aldaketarik ez dagoela iritzita.
Hala, epaian errefusatu egin du kartzelaldia bestelako neurriengatik ordezkatzea, eta azaldu duenez, ez du kontakturik izan auziaren instrukzio-prozesuan egindako izapideekin, eta ez du helegiteen ebazpenetan parte hartu, Helegiteen Aretoak ebatzi baititu eta, hortaz, behin behinean aske uzteak neurria hartzeko arrazoietan aldaketarik ikusi beharko luke.
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiaren defentsak, aske uztea eskatzeko, hainbat gauza argudiatu zituen, besteak beste, berriki Schleswig-Holsteineko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia, Puigdemonten matxinada delitua dela eta.
Forcadellen defentsaren ustean, Alemaniako Justiziak matxinada delitua baztertu bazuten, Puigdemonten kasuan, are gehiago beharko luke Forcadellen kasuan, gobernu horretako kide ez zen heienean, ezin baitzuen Generalitateak hartutako erabakietan parte hartu.
Gorenaren arabera, epaile alemaniarrek euroaginduari erantzun zioten, eta maila horretara egon zen mugatuta haien erabakia, beraz horrek ez du eraginik Gorena epaitzen ari den auzian. Era berean, gaineratu duenez, Aretoak gertakarien muina eta egileak nortzuk ziren erabakitzeko gaitasuna izaten jarraitzen du, beti ere saioan aurkeztekoak diren frogen arabera.