Politika -

ETAren presoen alde

Fiskaltzak larunbateko martxaren antolatzaileak ikertzea eskatu du

Ministerioak martxa baimendu zuen epaileari "manifestazioa antolatu zutenei" aitorpena hartzea eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Santiago Pedraz epaileari larunbatean Bilbon izan zen ETAren presoen eskubideen aldeko manifestazioaren antolatzaileei aitorpena hartzea eskatu dio; izan ere, ekitaldia terrorismoaren goratzea leporatu die.

Pedrazek "espetxeetako legearen aldaketa" eskatzea helburu legitimoa zuelako baimendu zuen martxa. Orain, Ministerioak martxa baimendu zuen epaileari "manifestazioa antolatu zutenei" aitorpena hartzea eskatu dio.

Horrez gain, Fiskaltzak ekitaldia jarraitu zuten telebista kateei filmatutako irudiak eskatzea eta Estatuko Segurtasun Indarrei "deialdiaren eta horren garapenaren" berri emango duen txostena idaztea eskatzea exijitu du.

Martxan ETAko kideen argazkiak, tartean Jose Maria Sagardui Gatzarena, erakutsi eta ETAren "postulatu ideologikoekin bat" datozen leloak oihukatu zirela argitaratu dute hainbat hedabidek. Fiskalak albiste horietan oinarritu da salaketa aurkezteko.

Javier Zaragozak buru duen departamentuaren arabera, martxa baimentzeko "erabaki judizialak ezartzen zituen mugak gainditzen dituzte" ekintza horiek, "terrorismoa goratzeko edota biktimak umiliatzeko delitutzat jo daitezkeelako".

"Euskal presoak euskal herrira eskubide guztiekin. Egin dezagun urratsa" lelopean, milaka pertsonak Bilboko manifestazioan parte hartu zuten. Eusko Alkartasuna, Aralar, Batasuna, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna (AB) alderdi politikoek, eta eragile sozial eta sindikalek martxarekin bat egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea