Politika -

Zarautzen eta Ziburun

Bi pertsona atxilotu dituzte ETArekin lotura dutelakoan

- Atxilotutakoak Iraitz Gesalaga eta Itsaso Urtiaga dira.

- Gesalagari ETAren ordenagailuak eta txostenak kodetu izana egozten diote.

- Frantziako Poliziak Ziburuko miaketan kargatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Indarrek gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte gaur Zarautzen (Gipuzkoa) eta Ziburun (Iparralde), ETArekin lotura izatea egotzita, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Atxilotutakoak Iraitz Gesalaga eta Itsaso Urtiaga dira. Lehenengoa Ziburun atzeman dute; bigarrena, Zarautzen. Aipatu iturrien arabera, informatikan adituak dira.

Frantziako Poliziak Iraitz Guesalagaren etxebizitza miatu du Ziburun. ETAko ustezko kidea Francoise Mitterand kaleko 30ean bizi da lau solairuko etxebizitza batean, Donibane Lohizunen.

Bestalde, Guardia Zibilak 10:00ean bukatu du Itsaso Urtiagaren Zarautzeko etxea miatzen. Gesalaga, berriz, Baionako polizia-etxera eraman dute.

Lekukoek Europa Pressi jakinarazi diotenez, atxilotua miaketan egon da eta agenteak hainbat kutxekin irten dira, eta konfiskatutako dokumentazioa hori aztertuko dute.

Operazioa Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak gauzatu dute, ETAk "su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria" iragarri eta egun batera.

Frantziako Poliziak Iraitz Gesalagaren aldeko lagun talde baten aurka kargatu egin du Ziburun.

Guardia Zibila duela hilabete batzuk hasi zen Gesalaga bilatzen, Bordelen ETAren talde politikoari atzemandako txostenak aztertu eta gero, ETAn ordenagailuak kodetzen zituen pertsona zela ondorioztatu baitzuten.

Halaber, ikertzaileen hitzetan, atxilotutakoak Venezuelan izan ziren, ETAko eta FARCeko kideak informatika kontuetan trebatzen.

Linux izeneko operazioak Francisco Javier Lopez Peña Thierry ETAk ustezko buru ohiari atzemandako txostenak du abiapuntu. Atxiloketak 06:00etan gauzatu dituzte, baina operazioa zabalik dago oraindik.

Laurence Le Vert eta Fernando Grande-Marlaska epaileek agindu dute.

Barne Ministerioaren esanetan, atxiloketak kolpe gogorra dira ETAren kontra eta informatika alorreko gaitasunean bereziki, izan ere, ETAren barne funtzuionamenduan garrantzia handia du.

Operazioa ez dago itxita, eta ez dira atxiloketa eta miaketa gehiago baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea