Politika -

Elkarrekin Podemos

Legegintzaldia bukatutakoan politika utziko du Zabalak, 'sufritu egiten delako'

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen esanetan, "ez da esploratzen jarraitu nahi dudan mundu bat". "Indarkeria desberdinen egoera ixten ez bada, historia errepikatu egin daiteke", ohartarazi du.

Pili Zabala, Radio Euskadin.
Pili Zabala, Radio Euskadin.
Pili Zabalak politika utziko du legegintzaldia amaitzean

1:47

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko parlamentari eta 2016ko hauteskundeetako lehendakarigaiak politika utziko du legealdia bukatutakoan, izan ere, "bertan sufritu egiten da, eta ez da esploratzen jarraitu nahi dudan mundu bat".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan Zabalak ohartarazi duenez, egoera "ez atzera ez aurrera dago" Euskal Herrian, "indarkeria desberdinen" hiru hamarkadaren ostean. "Egoera ez bada ixten, ez bada behar bezala lan egiten, urteen joan-etorrian historia errepika daiteke", azaldu du.

Legealdiaren amaieran utziko du politika, baina "denbora asko" eman du aukera hori aztertzen. "Gauzak nola dauden ikusita, eta politika gaur egun nola dagoen ikusita, ez da esploratzen jarraitu nahi dudan mundu bat. Ezagutu beharrekoa ezagutu dut", esan du.

Lehendakari izateko hautagaia izatea proposatu ziotenetan, "asko amesten duzu, eta herritarren bizitza hobetzeko motibazioa handia da, baina gauzak ezin dira nik uste eta amesten nituen moduan egin". Hori dela eta, politikan "sufritu" egiten dela gaineratu du.

Zabalak onartu duenez, alderdikideek ez diote ezer esan oraindik, izan ere, "hedabideen bitartez izango dute erabaki honen berri".

"Pertsona aditu askorekin asko ikasi dut, eta nire onena ematen saiatu naiz, besteei zerbitzatzen, ahal den modurik onenean, eta horrekin geratzen naiz", gehitu du.

Zabala ez da politikan "eroso" sentitu, baina ez du uste "eraso" diotenik. Horren iritzian, beste arlo batzuetan "ekarpen handiagoa" egin dezake, baina ez dauka politikarako "ez bokaziorik ez prestakuntza berezirik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Gaur Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala albisteak