Politika -

Auzitegi Nazionalak

Salvador apaiza deklaratzera deitu dute larunbateko manifestazioagatik

Felix Salvador apaiza lekuko gisa deklaratzera deitu du Santiago Pedraz epaileak, larunbateko manifestazioa egin ahal izateko baimena eskatu zuelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Salvador Placer apaiza deklaratzera deitu du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Salvador ETAren presoen aldeko larunbateko manifestazioko deitzaileetako bat izan zen. Manifestazio horretan terrorismoa goratu zen ikertuko du Pedraz epaileak.

Fiskaltzak eskatuta hartu du epaileak erabakia. Apaiza lekuko gisa deklaratzera deitu du, manifestazioa egin ahal izateko baimena berak eskatu zuelako.

Hamarna milaka pertsonek hartu zuten parte larunbateko manifestazioan, Bilbon, ''Euskal presoak Euskal Herrira, eskubide guztiekin. Egin dezagun urratsa'' lelopean.

Eusko Alkartasuneko, Aralarreko, Batasuneko, Alternatibako eta Abertzaleen Batasuneko ordezkariak bertan izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea