Politika -

Ustezko espioitza kasua

Miñao auziko errudunak zigortzeko eskatu dio PPk EAJri

"Alderdikoen hiru txartel itzultzearekin ez da nahikoa; Arabako EAJko arduradunen kargu-uzteak eman behar dira berehala", esan du Antonio Basagoitik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko espioitza kasuaren harira "berehala jarduteko eta errudunak zigortzeko" eskatu dio Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Iñigo Urkulluri.

Gasteizeko Instrukzioko laugarren epaitegiak Araban ustez izandako espioitza kasua ikertzen duen jardueraren sumarioa sekretupetik ateratzea erabaki zuen atzo. Bi ertzain eta Iñaki Telleria Arabako EAJko buruzagi izandakoa egotzita daude auzian.

Basagoitiren hitzetan, "eskandalu ikaragarria" da Miñao auziarena, Bilboko Radio Popularren egindako adierazpenen arabera. Halaber, "Espainiako demokrazian, eta EAEn, izandako auzietatik larrienetariko bat" dela adierazi du.

"Jendea hil duten herrian Ertzaintzako unitate batek terroristen atzean ibili ordez alderdi demokratikoetako lagunen atzetik ibili izana harrigarria da", esan du Basagoitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea