Politika -
Ikerketa batzordea
Azkaratek agerraldia egingo du gaur Arabako ustezko espioitza auzian
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburu ohia ez dago auzipetuta, baina ikertzen ari diren gertakizunak agintean zegoela jazo zirelako deitu dute deklaratzera.
Erredakzioa
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburu ohiak deklaratu egingo du gaur Eusko Legebiltzarrean, Araban jazotako ustezko espioitza politiko auzia ikertzen ari den batzordearen baitan.
Auzian EAJko kargudunak nahasita daude, eta zigor bidetik ere ikertzen ari dira, Gasteizko epaitegi batean.
Azkarate ez dago auzipetuta, baina bera sailburu izanda Kultura Sailean ustez kontratazio irregularrak egin zituztelako deitu dute deklaratzera.
Auzipetuez gain, Azkarate bera eta Jon Uriarte Ertzaintzaren zuzendari ohia dira deklaratzera deitu dituzten goi-kargudun handienak.
Kultura sailburu ohiaren deklarazioa aste honetako azkena izango da. Kultura sailburuorde ohiak asteazkenean egin zuen, baina agerraldiaren edukia ez dute publiko egin.
Sekretutik atera dute
Hain justu, Gasteizko Instrukzioko Laugarren Epaitegiak sekretutik atera du jada auzia.
Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagiaren ordenagailuan hainbat politikariren eta enpresabururen bizitzari buruzko informazioa topatu zutelako hasi zen ikerketa.
Sekretua kenduta, argi geratzen da eutsi egin dietela hiru susmagarri nagusien (Telleria eta bi ertzain) akusazioei.
Ezagutu dun beste datu bat zera da, Ertzaintzak terrorismoaren aurka zuen taldeak ustez Arabako PP ikertu zuela, epailearen baimenik gabe.