Politika -

Bakea eta bizikidetza

Etchegaray: 'Ez gaude bake egoeran, bakea lortzeko bidean baizik'

Euskal Elkargoko presidentearen esanetan, "oraindik biktimen gaia eta presoena landu behar dira, eta horretarako gobernu guztien inplikazioa ezinbestekoa da".

Jean-René Etchegaray ETAren amaiera irudikatzeko Kanbon egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Jean-René Etchegaray ETAren amaiera irudikatzeko Kanbon egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Jean-René Etchegaray ETAren amaiera irudikatzeko Kanbon egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak adierazi du oraindik ez dela lortu behin betiko bakea. "Bakea lortzeko bidean gaude", eta prozesu horrek atzera bueltarik izan ez dezan, "proiektu politiko guztiak demokratikoki defendatzea ezinbestekoa da", azaldu du.

Eusko Alkartasunak Baionan antolatutako jardunaldi batzuetan egin ditu adierazpenok Etchegarayk, bake-prozesua, Frantziako Konstituzioaren erreforma eta Europar Batasunaren demokratizazioa aztertzeko egin dituzten jardunaldi batzuetan, hain zuzen.

Euskal Elkargoko presidenteaz gain, Jean-Nöel Etcheverry 'bakearen artisaua' eta François Alfonsi Europako Aliantza Libreko presidente eta Europako Parlamentuko diputatu ohia ere aritu dira bertan.

Eusko Alkartasunak ohar bidez azaldu duenez, Etchegarayren esaneatn, Euskal Herrian "bakea lortzeko bidean gaude", baina "oraindik ez da behin betiko bakea lortu".

"Bake iraunkorra eta egonkorra lortzeko, ezinbestekoa da erakunde ezberdinak egiten ari garen negoziazio eta diplomazia saiakerak ez erabiltzea", ohartarazi du.

Halaber, bake-prozesua azkeneraino eramateko, "biktimen eta presoen gaiak landu behar dira, eta euskal, espainiar eta frantziar gobernuen inplikazioa behar da horretarako", azpimarratu du.

Gainera, "bake-prozesuak atzera-bueltarik ez izateko, ez da konfrontazioa desagerrarazi behar, gure proiektuak aurrez aurre modu demokratikoan jartzen jakin baizik", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Presoak Baiona Albisteak Bakea Euskadin Jean-René Etchegaray